Jean Marie Ecayk hitzaldia eskainiko du jazz konposizio eta inprobisazioari buruz
GARA | DONOSTIA
Jean Marie Ecay musikariak jazz konposizio eta inprobisazioari buruzko klase magistrala eskainiko du martxoaren 8an Donostiako Victoria Eugenia antzokikoan. Gutxienezko oinarri musikala duen eta jazzarekiko interesa duen amateur zein profesional orori zuzenduta dago klasea, hots, gitarra jotzaile, musikari klasiko eta Jean Marie Ecayeren ikuspegia ezagutu nahi duen edonori.
Dagoeneko jazzaren munduan murgilduta dauden musikariei material zehatzak eskaintzea, bestelako jatorri musikaletatik datozenei oinarrizko elementu musikalak ematea, musikalki aberastea, eta ikasleen eta Ecay beraren arteko elkartrukea sustatzea dira egitasmoaren helburu nagusiak, Donostiako Udaletik azaldu dutenez. Itoiz eta La Orquesta Mondragon-en gitarra jotzaile izan ostean, jazzaren bideari ekin zion Ecayk. Bakarkako bi disko egin ditu: «Atlantic Blues» eta «World Energy Blues». Gainera, jazzaren nazioarteko hainbat izarrekin ibili da.