GARA > Idatzia > Herri-kirolak

sokatira

Euskal Herriko taldeak hiru domina kolkoratuta itzuliko dira Italia aldetik

p052_f02_046x060.jpg

J.L. | DONOSTIA

Amaitu da Munduko Goma Gaineko Txapelketa, eta euskaldunek bertan egin duten lana ona izan dela onartu beharra dago, hiru domina kolkoratuta itzuli baitira etxera. Abadiño eta Badaiotzengan itxaropen handiak zeuden, eta bietako bakarrak ere ez du hutsik egin.

Hego Euskal Herrikoak klub mailan bakarrik airitu dira, baina Ipar Euskal Herrikoak, nazio mailan ere aritu dira Frantzia ordezkatuz. Beraz, kluben mailakoak zuen arretarik gehien. Abadiñok bi domina lortu ditu gizonezkoen maila; 560 kilotan, brontzezkoa jantzi zuen, eta 600ekoan, bere pisurik kuttunenean, urrezkoa.

Emakumezkoen mailan, Badaiotzek ez zuen hutsik egin beraien pisuan, 480 kilokoan, eta urrezko domina kolkotik zintzilik dutela etxeratu dira. Gainerako beste hiru taldeek esperotakoa egin zuten. Ñapurrak Ezpeletakoak ongi ibili zen klub mailan, baina nazioartekoan ahal zuena egin zuen. Berriozar ere Baiona bezalaxe, beren neurrien barruan ibili dira.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo