GARA > Idatzia > Herri-kirolak

aizkora

Ander Erasunek apusturako deia egin du

J.L. | DONOSTIA

Ander Erasunek apusturako deia egin du, izan ere, jokatzeko gogoz dago. 17 urte ditu Iturengo gazteak, eta bere lehenengo desafioa jokatzeko prest da.

Bera prest legoke, 19 urtez azpiko edozein aizkolariri desafioa egiteko hamasei kana-erdikora. Desafioa apirilaren erdialdera jokatuko litzateke, eta alde bakoitzak 6.000 euro jokatuko lituzke dirutan. Inork agertu nahi baldin badu, bera martxoaren 7an Tolosan egongo da, Kantabriko tabernan, arratsaldez, 19.00etatik aurrera.

Erasunengan aizkolaritzako zaleek esperantza handiak dituzte, oso aizkolari dotorea baita, eta askoren ustez, goi mailara helduko den horietakoa da. Miel Mindegiarekin ari da entrenatzen, eta orain bere burua apusturako prest ikusi du.

Azken urte hauetan inoiz baino aizkolari gazte gehiago dabiltza plazetan, eta ikusiko da ea inor erantzutera ausartzen den.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo