GARA > Idatzia > Eguneko gaiak

elecciones en estado de excepción

EA: «Konponbidea ez da inoiz PSOErekiko akordiotik etorriko»

p008_f01.jpg

GARA | DONOSTIA

PSOEri boza emateak ez du gatazkaren konponbidearen bidea lortzen lagunduko, ezta honekin akordioetara iritsi nahi dutenen alde egiteak ere. Honela laburbil daiteke atzo Donostian egindako kanpainako ekitaldi nagusian Eusko Alkartasunak botatako mezua.

Unai Ziarreta alderdiko presidenteak ohartarazi zuenez, José Luis Rodríguez Zapatero buru duen alderdiak «ez du inoiz Euskal Herria subjektu gisa onartuko» eta, neurri berean, «konponbidea ez da inoiz sozialis- tekiko akordio batetik etorriko».

Bere hitzetan, PP eta PSOE «gauza berbera» dira funtsean, «sozialistek irribarre gehiago egin eta atseginago agertzen diren arren. Besteak, ordea, argi azaltzen dira: ultraeskuina dira, faxistak dira», zehaztu zuen.

Hau esanda, azkeneko negoziazio prozesuan ezker abertzaleak oker jokatu zuela ziurtatu zuen Ziarretak. EAk bide horretan ez zuela sinesten esan ziola ziurtatu zuen presidenteak, «hortik abertzale batentzat onargarria izan zitekeen akordiorik» ez zela lortuko uste zutelako. «Baina beraiek [ezker abertzalekoak] konbentziturik zeuden, eta gaur egun nola dauden ikus dezakegu: legez kanpo eta kartzeletan».

ETA eta Batasuna, errudun

Horren haritik, aurrera egin ahal izateko abertzaleen arteko akordioa ezinbestekotzat jo zuen Unai Ziarretak, eta hori lortu ez izanaren erantzukizuna ETA zein Batasunari egotzi zien. «Estatu espainolaren aliatu onenak dira, indarkeria eta independentzia, ura eta olioa bezala, nahastu ezinak direlako».

EAren alde bozkatzeko eskatzean, EAJren aurka ere egin zuen Ziarretak. 1991. urtean erakundeetan autodeterminazioaren alde egiteagatik Lakuako Gobernutik kanporatu zuela gogora ekarri ondoren, orain Madrilen «transferentziak» baino ez dituela eskatzen salatu zuen.«Ez autodeterminazio eskubidea ez eta herri galdeketa ere», erantsi zuen.

Honekin batera, lotsagarritzat jo zuen jeltzaleak PP eta PSOE- ren artean kokatu izana. «Batari zein besteari boza ematea berdin zaiela esateko lotsarik ez dute izan», aipatu zuen. Erronka jo zion Unai Ziarretak, euskal herritarrei bestelako gai bati buruzko galde diezaien: «Ea Estatu espainolaren parte izaten jarraitu nahi duten ala ez». Ildo horretatik, beren etorkizuna erabaki nahi duten abertzaleen aukera EArena dela esan zuen.

Altzelairen zalantzak

Bide horretatik jo zuen Nekane Altzelai diputatugaiak ere. Beraien zerrenda bozkatzea abertzaleentzako «boto baliogarria» ematea dela esan zuen.

EAJren jokabidearen aurrean zalantza ugari agertu zuen Kongresurako Gipuzkoako zerrendaburuak. Honela, jeltzaleek PSOEri eskaintzen dioten «normalizazio politikorako ituna» zertan datzan argi dezaten eskatu zien. Eta honenaz gain beren «gizarte eredua» zein den azal dezaten eskatu zien Nekane Altzelai Kursaal Jauregitik.

ENCUESTAS

Diferentes medios -Grupo Vocento, «El País» o «Diario de Navarra»- han publicado en las últimas horas encuestas de voto ante el 9-M. Los resultados que presentan son muy similares a los de 2004. Todos dan ganador al PSOE a nivel estatal.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo