Harri-jasotzea
Izeta II.ak doi-doi irabazi ahal izan du Loiun jokatu den lehiaketa
J.L. | AZPEITIA
Izeta II.ak irabazi zuen atzo eguerdian Loiun jokatu zen harri-jasotze lehiaketa. Amaieran bera eta Aimar Irigoien berdinduta geratu ziren, baina araudiak dioena aintzat hartuta, aiarrak irabazi zuen; izan ere, berdinketa dagoenean bi kirolarien artean pisurik gutxien duenak irabazten du.
Kirolari bakoitzak 125 kiloko zilindroa eta pisu bereko kubikoa erabili behar izan zituzten, eta bakoitzarekin bost minututako txanda bana izan zuten.
Izetak 62 jasoaldi eman zituen (33 eta 27). Bigarren Aimar Irigoen izan zen, eta honek ere 62 jasoaldi egin zituen (39 eta 23). Hirugarren Ostolatza sailkatu zen, 59 jasoaldi emanda (34 eta 25), eta azkena, berriz, Izeta III.a izan zen 52 jasoaldirekin (32 eta 20).