Arabako Bertsolari Txapelketako lehen finalerdia, asteburuan
GARA | AGURAIN
Arabako Bertsolari Txapelketako lehenengo finalerdia datorren asteburuan jokatuko da, Ondategiko Zigoitia Aretoan, 17.00etan. Bertan, Asier Otamendi, Oihane Perea, Manex Agirre, Iñaki Viñaspre, Felipe Zelaieta eta Serapio Lopez bertsolariak arituko dira, Irati Lotina gai-jartzailarean agindupean.
Bigarren finalerdia Aramaioko kultur etxean jokatuko da martxoaren 16an, ordu berean. Bertan, Zigor Enbeita, Ruben Sanchez, Juan Mari Juaristi, Rikardo Gonzalez de Durana, Andere Arriolabengoa eta Iker Agirre bertsolariak lehiatuko dira Lierni Altuna gai-jartzailearen gidaritzapean.
Lehen finala apirilaren 5ean jokatuko dela jakinarazi zuten antolatzaileek.