GARA > Idatzia > Euskal Herria

PSNko parlamentari izandako Asun Apesteguiaren etxea eta autoa erasotuak izan dira

GARA |

PSNko parlamentari izan- dako Asun Apesteguiaren etxebizitza eta autoa kale erasoen jomuga izan ziren atzo goizaldean Iruñeko Txantrea auzoan. Sabotaia 2.30ak aldera gertatu zen, ezezagunek etxebizitzaren zein kotxearen kontra bina molotov koktel jaurti zituztenean. Erasoen ondorioz, eraikinaren aurrealdea belztua geratu zen eta autoak zenbait kalte pairatu zituen.

Apesteguiaren alderdiak ez zuen erasoa gaitzesteko denborarik galdu eta bertako idazkariorde nagusi den Elena Torresek «erabatekotasun osoz» gaitzetsi zuen sabotaia. Torresen ustez, «indarkeria erabiltzen dutenak» ez dituzte inoiz euren helburuak lortuko «beldur eta bortxaren bidez». Haren esanetan, eragindako kalte mate- rial zein humanoak dena delakoak izanda ere, «Zuzenbide Estatua indartsuagoa da beti». Torresen gisara, Kongresu espainolean PSOEk duen eledun Diego Lopez Garridok ere bere mintzaldian gogoan izan zuen erasoa.

Nafarroako Gobernuak ere Apesteguiari elkartasuna helarazi eta erasoa gaitzetsi zuen. Estatuko Segurtasun Indarrak ere aipagai izan zituen Miguel Sanz buru duen Gobernuak, eta hauen lana «goresgarria» dela adierazi zuen. Era honetako erasoek «gizartea beldurtu besterik ez dutela xede» salatu eta egileek beren asmoak beteko ez dituztela berretsi zuen.

PSNren eta Nafarroako Gobernuaren gisara, UGTk ere gaitzespen hitzak izan zituen, bertako militante baita Apesteguia. Nafarroako Auzitegi Nagusio presidente Juan Manuel Fernandezek ere sabotaia «bete betean» gaitzetsi zuen.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo