GARA > Idatzia > Herri-kirolak

sokatira

Abadiñok bereganatu du 600 kilokoa ere

J.L. | DONOSTIA

Abadiñok irabazi du aurtengo Euskal Herriko Txapelketako hirugarren txapela. Azkenekoa 600 kilotan izan da, baina hori ez da inola ere ezustea izan, azkeneko jardunaldia jokatu aurretik, ia ziurtatuta baitzeukan txapela.

Lehia bigarren posturako iragarri zen, hiru talde baitzeuden puntu baten barruan, baina azkenean, Amaiurrek lortu du hori, eta Abadiño B izan da hirugarren. Abadiñoko lehen taldeak 15 puntu batu ditu, bigarren Amaiur izan da 10,5 punturekin; hirugarren Abadiño B 8 punturekin; laugarren Sokarri 6,5 punturekin, eta azkena, Berriozar 5 punturekin.

Bestetik, asteburu honetan hasi da 560 kiloko txapelketa, eta hor ere lehen jardunaldian Abadiño izan da lehenengo. Atzetik, Berriozar eta Amaiur berdinduta geratu dira.

Nesken 480ko bigarren jardunaldian ere Badaiotz izan da onena, Beti Gazteren eta Girizren aurretik. Sailkapen nagusian ere lehenengoa Badaiotz da Beti Gazteren aurretik.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo