Herri ikastolak mahai ingurua antolatu du «Nazio bat, Selekzio bat» lelopean
Orioko Herri Ikastolak mahai ingurua antolatu du gaurko Kultur Etxean. «Nazio bat, Selekzio bat» lelopean, hainbat kirolarik hartuko dute parte (herritarrak nahiz kanpotarrak). Herriko parte hartzaileak hauxek izango dira: Tibur Etxeberria, pilotaria; Joxean Olaskoaga, Orio AE-ko arraunlari eta entrenatzailea; eta Ainara Larraza, OBBko sofbol jokalaria. Kanpotik etorritako kirolariak, berriz, hurrengo hauek: Gaizka Garitano, Realeko jokalaria; Oier Mendizabal, pilotaria; Iratxe Aranburu, atleta; Martxel Toledo eta Jon Sarriegi. Xabier Sukiak eta Jon Agirresorabe arituko dira moderatzaile lanetan.