GARA > Idatzia > Musika

Disko Berriak Aritz Sound System

Iluntasunera argia dakarrena

p058_f01_32x32.jpg

Horrela esan dute: «Itzalitako ahots batek aulkirik gabe geratu naizela esaten du, ez dut hori koloreko lauzekin osatutako bidea aurkitu, OZ-en ertzek hesiak dituzte, haziak pribatizatzen dituzte, kristalezko botiletan barrak eta izarrak edaten dituzte, tamaina askoko ametsak eraikitzen dituzte, ez du hutsik egiten, ordaintzen baduzu eta isilik bazaude pantailetan iragartzen duten paradisua zeureganatuko duzu». Musikaren iluntasun itogarrian argia ekartzen duen taldeetakoa da Nour (arabieraz «argia» esan nahi du).

Cheb Balowski taldeko Yacine Belahcene abeslariak martxan jarritako egitasmoa da eta lehenengo disko honetan aurreko egitasmoko bideari jarraitu dio. Afrika iparraldeko musiken eragina da nagusi, musika elektronikoaren apaindurekin edertuta (rockari, reggaeari eta rapari muzin egin gabe). Katalanez eta arabieraz abestutako kantuak (tarteka gaztelaniazko esaldiekin) dira eta, oinarrian, «ongizatearen» gizartearen itxurakeria salatzera datoz. Salaketa nagusi. Mezu zuzen eta bortitzak, bitartekorik gabe.

Taldeko kideekin batera diskoan lagun askok hartu dute parte; horien artean, Joan Garriga (LaTrova Kung Fu taldekoa), Lautaro Rosas (Machalah), Ma-ssa Kobayashi (Kultur Shock), Mohamed Souleimane (Orquestra Arab de Barcelona delakoko partaidea) edo At Versaris taldeko Pau Llong eta Rodrigo. Erritmo aldetik disko lasaia da orokorrean, baina taldearen energia guztia

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo