GARA > Idatzia > Euskal Herria

GT'08-ri ekarpenak egiteko aukera dago gaztetopagunea.net-en

GARA |

Gutxi falta da gazteak Lezon elkartu, eta jai giroan independentzia aldarrikatzeko. Martxoaren 21etik 24ra eginen da GT'08, eta egitaraua auzolanean osatzen ari dira. Lantegiak, ikastaroak, hitzaldiak eta beste hamaika ekintza izanen dira gunez gune, eta www.gaztetopagunea.net webgunean ekarpenak egiteko aukera dago oraindik. «Guztiok gure esperientzia eta jakin-minetik, ekarpena egin behar diogu topaguneari eta honetarako aukera paregabea dugu gunez gune. Esperientziak elkar trukatu, eztabaidatu, hitz egin, zabaldu, ikusi, entzun...», adierazi dute sustatzaileek. Eskola gunean ikasleak irakasle izaten ahalko dira, eskola herritarraren eraikuntzan denek baitute zerbait ikasteko, baita irakasteko ere. «Ikasi, ez baita eskoletan bakarrik ikasten; bizipenek, esperientziak, nahiak, gogoek... ikasteko parada ematen baitigute». Bere esperientzia partekatu nahi duenak txoko honetan egiten ahalko du.

Beste gune bat kulturarena da. Erakusketak, film laburrak, Gazte Txalapartarien II. Topaketak eta «Izan zaitez joaldun» tailerra izanen dira. Herri guneak kale animazioari eginen dio lekua, eta Gaztetxe guneak, hainbat gaztetxeren ekarpenei.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo