GARA > Idatzia > Gutunak

Goyo Ubierna eta Kepa Martinez de Lagos Kristau Elkarteen partaideak

«Kartzelan nengoen eta ikustera etorri zineten...»

Datorren igandean, martxoak 9, Kristau Elkarteek Preso Guztien aldeko Topaketa egingo dugu, urtero bezala, Arantzazuko Gogoeta Etxean. Ekitaldia goizeko 10:00etan hasi eta 14:00etan bukatuko da. Parte hartzera gonbidatzen zaituztegu, Nazaretheko Jesusen jarraitzaileak eta interesatu guztiak, batik bat senide eta lagunak, kartzela sistemak eragiten duen oinaze, zapaltze eta baztertzea sufritzen duzuenak.

Gero eta mingarriagoa dugu presoekin erabiltzen den zigor-politika. Kartzeletako bizimodu latzari inkomunikazioa eta dispertsioa gehitzen baitzaio, bakartzea, milaka kilometro eta kostua senideentzat, bisitetarako trabak, lagunei oztopoak... dena ankerkeria eta mendekua, bidegabetasun eta legeen erabilera apetatsuan oinarritua, presoen eta ingurukoen duintasuna eta eskubideen mespretxua.

Topaketan bi hizlarik hausnarketa proposatuko digute: epaileen jokaeraz, eta kartzeletako egoeraz, Langraizkoaz bereziki. Bukatzeko, Eukaristian gure konpromisoa eta solidaritatea berrituko ditugu, esperantza indartuz.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo