GARA > Idatzia > Gutunak

Txomin Irazoki Manttale Mendi Lasterketa Taldea

TIT: Mendi lasterketetatik nafarrak baztertuta

Mendi lasterketek garrantzi handia hartu dute Euskal Herriko kirol egutegian. Paisaien edertasuna eta ibilbideen gogortasuna uztartuz gure geografian zehar antolatzen dituzten probak gero eta gehiago dira.

Euskal Mendizale Federazioak, hainbat kluben laguntzarekin, Mendi Lasterketen Euskadiko Kopa eta Euskadiko Txapelketa antolatzen du. Lasterketak herrialde guztietara iritsi daitezen saiatzen dira. Hala, Azkoitian, Baigorrin, Olaztin eta Bizkaiko punturen batean jokatuko da norgehiagoka, eta Euskadiko Txapelketa Gazteizen.

Arazoa lasterketak puntuatzeko garaian sortzen da. Izan ere, ezin da ulertu Nafarroako Mendizale Federazioko lizentzia duten korrikalariek Euskadiko Kopan puntuatu ahal ez izatea eta Euskadiko txapela jantzi ahal ez izatea. Euskal Federazioko fitxa dutenek bakarrik jaso ditzakete puntuak, Euskal Mendizale Federazioaren araudiaren arabera. Ondorioz, gerta liteke Nafarroako edo Iparraldeko lizentzia duen lasterkari batek Gasteizko Euskadiko Txapelketa irabaztea, baina gero podiumera igotzeko eskubiderik ez izatea. Nafarroako herri batek Euskal Federazioko proba bat har badezake, nolatan ezin du nafar batek proba horretan bertan puntuaziorik jaso? Zergatik ez da araudia aldatzen?

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo