GARA > Idatzia > Non Zer

Ibilaldi tematikoa antolatu dute Aralarko Parke Naturalera

Lizarrusti Parketxeak Aralarko Parke Naturala ezagutzera emateko ibilaldia antolatu du biharko. Ibilbideak ez du aparteko zailtasunik izango, baina 1.100 metroko altueran egingo denez, hotzetik babesteko behar diren neurriak hartzea gomendatu dute antolatzaileek. 13.30 aldera bukatuko dela aurreikusi dute. Ohi duten moduan, azalpenak euskaraz emango dituzte, baina euskaraz ez dakienak ere izango du azalpenak gazteleraz jasotzeko modua. Oinetako eta arropa egokia, hamaiketakoa eta ura, iparrorratza, erregela, kartaboia eta eskuadra eraman behar izango dituzte ibilbidea egingo dutenek.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo