GARA > Idatzia > Mundua

McCain errepublikanoari aurre egiteko Obama Clinton baino hobea dela diote azken inkestek

p034_f02_088x064.jpg

GARA |

Alderdi Errepublikanoko John McCaini irabazteko, Alderdi Demokratako hautagai izendatua izateko askoz ere aukera gehiago du Barack Obamak, berarekin lehian dagoen Hillary Clintonekin alderatuta.

Obamak, 46 urtekoak, boto-asmoen %52 bereganatuko lituzke. McCainek, 71 urtekoak, solilik %40 lortuko luke. Atzo ABC telebista eta «Washington Post» egunkariarentzako egindako inkestak ematen dituen datuak dira horiek.

Clintonek ere, 60 urtekoak, garaipena lortuko luke McCainen aurrean, baina lortuko lukeen tartea, Obamarena baino murritzagoa izango litzateke (%50-%44).

Clintonek Ohion, Texasen eta Rhode Island-en lortu zituen garaipenen ostean egindako inkesta honetan, era berean, beste hainbat arlotan Obama McCainen aurrean galtzaile ateratzen da. Adibidez, eskarmentua aztertzen denean (%19-%70) edo nazioarteko aferak zeinek ezagutzen ote dituen hobeto galdetzen dutenean (%24-%64).

Bestalde, Obama McCain-ek baino emaitza hobeak lortzen ditu etorkizunari aurre egiteko ahalmena (%53-%32) eta, batez ere, aldaketa bultzatzeko gaitasuna direnean galdetutakoak (%56-%31).

Kanpaina honetan jorratu diren gain nagusiei dagokienez, McCainek konfidantza gehiago eskaintzen die estatubatuarrei «terrorismoari» aurre egiteko orduan (%58-%33), baina tartea nabarmen murrizten da galdera Irakeko etorkizunari buruz denean (%48-%43).

Ordea, Obamak aurrea hartzen dio McCaini ekonomia (%49-%37), inmigrazioa (%48-%35) edo hezkuntza-sistema (%56-%30) arloetan.

Orokorrean, Obamak errepublikanoen artean bozak lortzeko aukera gehiago ditu Clintonek baino (%16 Obamak, %9 Clintonek).

Inkesta honek agerian utzi ditu, halaber, kontserbadoreen bozkari heltzeko McCainek izango dituen zailtasunak, errepublikanoen %30-%33 inguruk nahiago baitu Obama edo Clintonen alde bozkatzea, McCaini sostengua ematea baino.

Galdeketa hau otsailaren 28tik martxoaren 2ra egin zen, telefonoz. TNS institutuak 1.126 hiritar heldu itaundu zituen. Akatserako tartea hiru puntukoa da.

Los republicanos buscan ya al número dos del tándem

Tras lograr la nominación republicana, la principal preocupación de John McCain es encontrar un compañero adecuado para que le acompañe en las elecciones como candidato a vicepresidente. Teniendo en cuenta que, si vence las elecciones, McCain llegaría al cargo con 72 años, la figura del vicepresidente podría ser especialmente relevante y los analistas apuestan por una persona más joven. Los mejores situados son Charlie Crist (51 años), gobernador de Florida, y Tim Pawlenty (47 años), gobernador de Minnesota. Los gobernadores de Carolina del Sur (Mark Sandford), Texas (Rick Perry) y Mississippi (Haley Barbour) también tienen opciones. GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo