GARA > Idatzia > Kultura

Tanttakak 25. urteurrena ospatuko du «Arrainen Bazka» lana aurkeztuz

GARA| GASTEIZ

“Arrainen bazka” lan berriarekin balorerik gabeko gizartearen erretratua egiten saiatuko dira Tanttaka antzerki taldekoak. Helburu horretarako, berriz ere Fernando Bernues arituko da zuzendari lanean Javier de Dios Lopez-ek idatzi zuen “Comida para peces” liburua taularatzean. Lan hau Hiru etxeak argitaratu eta 2006an Euskadiko Literatura Saria jaso zuen antzezlan bat da.

Ikuskizunaren estreinaldia apirilaren 3an eta 4an egingo dute, Donostiako Antzoki Zaharrean. Lehenengo egunean euskaraz aukeztuko dute lana, eta 4an gaztelaniaz. Euskarazko bertsioa Artez-ek argitaratu duen itzulpenean oinarrituta dago, Harkaitz Canok egindako lanean, alegia.

Bi bertsioekin arituko dira antzerki taldekoak Euskal Herriko agertokiak bisitatzen eta lanean ematen den jazarpena gaiaren nondik norakoak aurkezten. Horretarako, musika sartuko dute euren ikuskizunean, Iñaki Salvador zuzendari bezala eta Hasier Oleaga baterian jarrita.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo