GARA > Idatzia > Herri-kirolak

Sokatira

Abadiñok txapelak pilatzen jarraitu nahi du

J.L. | DONOSTIA

Goma gaineko Euskal Herriko Txapelketa amaitzen ari da, eta badirudi gizonezkoen mailako lau txapelak Abadiñok jantziko dituela. Orain arte hiru amaitu dira, eta hirurak lortu dituzte beraiek, eta 560koan ere bide bera daramate.

Etzi, Oiartzunen jokatuko da bigarren jardunaldia, eta bertan Abadiño, Berriozar eta Amaiurrek neurtuko dituzte indarrak. Lehen jardunaldian, Abadiñok inolako arazorik gabe bereganatu zuen jardunaldia, eta bigarrenerako ere beraiek dira faborito, une honetan alde dezentea baitago beraien eta besteen artean. Berriro ere garaipena eskuratuko balute, pisu honetako txapela ere eskura izango lukete.

Bigarren posturako lehia handia da. Lehen jardunaldian berdindu egin zuten Berriozarrek eta Amaiurrek, eta ikusiko da, bietan zein den garaile asteburu honetan.

Emakumezkoak

480 kilotan hirugarren jardunaldia jokatuko da, hau ere Oiartzunen, gizonezkoen saioarekin batera, eta han Badaiotz, Beti Gazte eta Girizia neurtuko dira. Gizonezko mailan bezalaxe, emakumezkoenean ere, Badaiotzek kentzen die gainerakoei dezenteko aldea, eta lehengo bi jardunaldiak irabazi ostean, txapela ziurtatuta duela esan daiteke. Orain arte gauzak nola joan diren ikusita, beste bi postuak ere erabakita egon daitezke. Ekinaldia bihar jokatuko da, 17.00etatik aurrera.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo