GARA > Idatzia > Herri-kirolak

Aizkora

Mindegia ez da izango hilaren 16an abiatuko den Urrezko Aizkoran

Miel Mindegia ez da arituko hilaren 16an Beran abiatuko den Buruz Buruko Urrezko Aizkoran. Ezkurrako aizkolari beteranoari ebakuntza egin zioten orain dela hilabete pare bat, belaunean, eta oraindik ez da osatu. Beraz, parte ez hartzea erabaki du. Aurten lehian izango denetako bat, bere semea izango da, Patxi. Orain bi urte aritu zen, baina ez iaz. Mindegiatar gazteena berriro lanean ikusteko aukera izango da.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo