GARA > Idatzia > Eguneko gaiak

Elecciones en Estado de excepción

Herri euskalduna eta askea aldarrikatu du euskaltzale ugarik

 

Maider IANTZI | ANDOAIN

«Euskarak Euskal Herria. Euskal Herriak independentzia!» izeneko adierazpena osatu dute euskalgintzan eta euskararen munduan dabiltzan hainbat pertso- nak. Jose Luis Alvarez Enparantza, Txillardegi, Ane Agirregomezkorta, Urko Aiartza, Karmele Aierbe, Dabid Enaut, Amaia Apaolaza, Borja Arbelaitz, Gorka Arbulu, Julen Arexolaleiba, Mikel Arregi... Izen ugari ageri da sinatzaileen zerrendan. Gainera, www.blogak.com/euskarakindependentzia bloga jarri dute martxan atxikimendu gehiago lortzeko eta herritarren iritzia jasotzeko, ez dutelako ekime- na bere horretan gelditzerik nahi, denen artean egin nahi dutelako bidea.

Idatzia osatu dutenek agerraldia egin zuten atzo Andoainen, eta deia luzatu zioten euskaldun orori, euskaltzale orori, «inposizioaren aurrean harresia eraiki eta Euskal Herri euskaldunaren eta askearen aldeko borrokan bat egiteko». Aitziber Madrazo euskararen eta Euskal Herriaren salbuespen egoerari buruz mintzatu zen, eta belaunaldiz belaunaldi euskaldunen hizkuntza eskubideak sistematikoki urratu dituztela nabarmendu zuen. «Euskarari garapen osoa izateko aukera ukatu zaio; euskararen lurraldea zatikatua izan da. Euskarak ez du etorkizuna ziurtatua, are gehiago, euskaldunak ez gara aske geure hizkuntzaren etorkizuna ziurtatzeko beharrezkoak diren neurriak hartu eta abian jartzeko».

«Jazarpen eta ezintasun» honek guztiak erantzule argiak dituela gaineratu zuen: espainiar eta frantziar estatuak. Madrazoren esanetan, hauek Euskal Herria zatikatu eta asimilatu nahi dute, eta horretarako ezinbestekoa dute «herri honen izaeraren muina» osatzen duen euskararen desagerpena.

Zapalkuntza horri harresia jartzeko garaia dela erran zuen Inazio Agirrek, eta adierazpenarekin bat egin dutenek Euskal Herri euskalduna nahi dutela ziurtatu zuen. Helburu horrexegatik, hain zuzen ere, derrigorrezkotzat jo zuen independentzia eta Euskal Herria euskal- duntzeko herri-gogoa.

 
Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo