GARA > Idatzia > Errugbia

TOP 14

Biarritzek Stade Françaisen aurka hasitako bidetik jarraitu beharra dauka

Jon LEUNDA | BIARRITZ

Biarritzek Stade Françaisen aurka hasitako bidetik jarraitu behar du gaur Castresen zelaian, 20.30etik aurrera jokatuko duen norgehiagokan. Zuri-gorriek partida sendoa egin zuten Parisekoen aurka, eta lau puntu batu ahal izan zituzten, finalerdiak jokatzeko postuak sendotuz; hor jarraitzeko, gaurko garaipena ere primeran etorriko litzaieke euskaldunei.

Berriro ere Sei Nazioak eta Liga batera jokatuko dira, eta ulertzen oso zaila da, beste kirol handi batzuen parera heldu nahi duen kirol batean, bi lehiaketa hauek batera jokatzea, honek Liga osoa aldatzen baitu. Bi Txapelketek bat egiten dutenean, talderik handienek jokalari ugari galtzen dituzte, eta beheko taldeek, beti errazago izaten dute. Horrelakorik ez da goi mailako beste kiroletan gertatzen, beraz, errugbiak ere zerbait pentsatu beharko luke egoera horri irtenbidea emateko.

Horrelakoetan, Biarritz ere galtzaile ateratzen da, izan ere, jokalari dezenteren hutsunea izango du gaur Castresen. Halere, goi mailako jokalariak ditu talde zuri-gorriak, beraz, horrek ez luke aitzakia izan behar, nahiz eta oso normala ez izan.

Castres ere ongi ari da. Une honetan, sailkapeneko zazpigarren postuan dago, 27 puntu eskuratuta. Lehen lauretan sartzea dute amets, nahiz eta jakin hori benetan zail izango dutela. Beren asmoekin aurrera jarraitzeko, ezinbesteko dute gaur Biarritz mendean hartzea. Zuri-gorriak egiten ari diren denboraldi bitxi samar honetaz ere baliatu nahi dute, lau puntuak batzeko.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo