GARA > Idatzia > Kirolak

Belar hockeya

Realeko neskek lortutako berdinketa izan da euskaldunen emaitzarik onena

Belar hockeyean euskal taldeentzat asteburu beltza izan da. Hiru dira lehian, bat gizonezkoetan, eta bi emakumezkoetan. Realeko neskak izan ziren puntu bat batu zuten bakarrak, Terrasaren zelaian 0-0 berdinduta. Gipuzkoarrak nagusi izan ziren, baina epaileek bi gol legez kanpo utzi zizkieten, eta oso haserre itzuli ziren. Jolasetak, berriro ere galdu zuen, oraingoan 0-1 Club de Camporekin. Gizonezkoetan, Atletico San Sebastianek 5-1 galdu zuen Club de Camporen zelaian.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo