GARA > Idatzia > Non Zer

Errenteriako «Trigger Travis» taldeak gaur Urnietako Saroben joko du

Taldea 2006. urte amaieran sortu zuten Iñakik eta Aitorrek. Hurrengo hileetan Jon, Marga eta Fres batu ziren proiektura, eta horrela, gaur egungo taldea eratu zen. 2007ko maiatzaren 1ean hasi ziren kontzertuak ematen, eta ondotik beren lehen lana grabatzeari ekin zioten, «The Zoo», Karlos Osinagarekin batera. Hortik aurrera kontzertu gehiago egin zituzten, abesti berriak prestatu, eta pasa den urteko abuztuan Europan zehar bira txiki bat ere egin zuten. Gaur Urnietan disko horren abestiak entzungo dira.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo