GARA > Idatzia > Errugbia

Top 14

Biarritzek orain arte egindakoa hobetu behar du

Lapurtarrek Albiren zelaian ekingo diote Ligako bigarren itzuliari, gaur iluntzean, 20.30etik aurrera

p046_f01.jpg

Jon LEUNDA | BIARRITZ

Biarritzek Albiren zelaian ekingo dio Ligako bigarren itzuliari, gaur 20.30etik aitzinera jokatuko den norgehiagokarekin. Lapurtarrentzat aukera egokia izan daiteke zalantzak alde batera utzi eta duten maila erakusten hasteko.

Hala ere, zuri-gorriek, gaur ere hutsune ugari izango dituzte. Lehendik mindutako ugari izateaz gain, Sei Nazioak ere garai honetan jokatzen dira, eta hor ere jokalari mordoa galtzen ditu talde zuri-gorriak. Agian, egun batean, norbaitek, goi mailako beste kirolei begiratu beharko die, eta gauzak haien modura egiten hasi; gauzak orain bezala egiteak ez baitauka inongo zentzurik, eta beti horrela egin izan dela esateak ez du balio. Oraingo funtzionamenduarekin, Liga erabat trakestuta geratzen da, eta talde handien aurkako partidak ere asko aldatzen dira selekzioen lehiaketa hauek tartean baldin badira.

Hala ere, azken urte hauetan halakoa da antolamendua, eta halaxe jarraitu behar. Baja guztiak alde batera utzita, zuri-gorriek badituzte Albi menderatzeko adinako jokalariak, eta horretan ahaleginduko dira gaur ilunabarrean.

Frantziarrentzat ere partida garrantzitsua da. Jaitsierako postuak oso gertu dituzte, eta gaur Biarritzekin galtzen badute, eta bihar Akizek irabazi, litekeena da jaitsierako postuan sartzea. Beraz, hauek ere asko dute jokoan.

Biarritzek ere ez du lo egoterik, asko baitu jokoan. Galduta ere, laugarren postuari eusteko arazorik ez du, bosgarrenera arteko tartea handia da-eta; irabaziz gero, berriz, tarteari eutsiko lioke edo handitu egingo lukete.

Biarritzen hamabostekoa hau izango da: Coetzee, Cortese, Lecouls, Carizza, Couzinet, Malonga, Vahafolau, Cronje, Dupuy, Peyrelongue, Ngwenya, Bosch, Lison, Bidabe eta Brusque. August, Baurrust, Wessels, Hall, Creevy, Marlus eta Bolakoro aulkian geratuko dira.

Baja ugari

Biarritzek gaurkoan ere hutsune asko izango ditu. Min hartutakoez gain, hainbat selekziotan ere baditu jokalariak, eta horrek kalte handia egiten die lapurtarrei. Jokalari garrantzitsuak izango ditu faltan gaur.

Entseguak

Zuri-gorriek entseguak egiten hasi beharra daukate. Aurten ia ez dute puntu gehigarririk lortu, eta garrantzitsua da Albiren zelaian bost puntuak batzea, horrek taldeari indarra emango bailioke.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo