GARA > Idatzia > Euskal Herria

Bakio eta Bermeo arteko autobusak eskatuko ditu herritar talde batek

GARA |

Gaur arratsaldeko seietan bakiotar talde bat Bilborako autobusaren geltokian batuko da, «haserre» batu ere, eta 18.25eko linea geldituko du protesta moduan. Deialdia egin duten herritarrek azaldu dutenez, orain dela bi urtetik Bakio-Bermeo autobusa udan bakarrik ibiltzen da. Lehen, linea honek ibilbide hori egin eta, bide batez, San Pelaio auzoa herriaren erdigunearekin lotzeko ere balio zuen. Gaur auzo horrek erdigunearekin loturarik ez dauka, ordea. Bakio eta Bermeo autobusez inkomunikaturik geratu dira. Urte bi hauetan batzarrak, eskaerak eta bestelako ekintzak egin dituzte, alternatibak planteatu ere bai, baina ez dute ezer ere lortu.

Udaletxean oposizioan dauden alderdiek babes osoa ematen diote herritar talde honek gaurko deitutako ekintzari.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo