«Basterock gauak» ekimena abian jarriko da gaur kontzertu batekin
«Deke Dickerson & Crazy Joe» izango dira Basteron eta "King of The Whole Wide World" diskoa aurkeztuko dute. Kontzertu honetan, diskoa aurkezteaz gain, taldekide berria ere aurkeztuko dute: "Crazy Joe" Tritschler, adituen esanetan, rock munduko gitarra-jotzailerik onenetarikoa bilakatzen ari dena, eta «nerdobilly»aren aitzindaria dena. Maisutzat izan dituen batzuk aipatzearren, Merle Travis, Jimmy Bryant eta Joe Maphis nabarmentzekoak dira.