GARA > Idatzia > Gutunak

Txus Goikoetxea Euskal preso politikoa

Tortura ziegak Euskal Herrian

Etxetik hurbil, uste ez genukeen lekuan, «Euskal Herrian», Langraizko espetxean, ezagutu nituen ziegak deskribatu nahi ditut.

Laukiak dira, hiru bider hiru metro ingurukoak. Azuleju zuriz daukate lurra. Pareta guztiak egurrezko konglomeratuzko xaflez babestuak.

Ziegaren erdian, lurrari porlanez josita, burdinezko ohe bat dago, eta inguru guztian sendo itsatsita tutu lodi bat dauka. Bertan antzeman daitezke gizakia eskuak eta hankak lotuta eduki izanaren markak, esmaltea altxatua baitauka gorputz atal horiei dagokien lekuetan. Bertan ez dago beste inolako hornidurarik: ez konketarik, ez mahairik, ez ezer!

Sartzeak inpresio itzela eragiten du. Bertan gertatu izan dena irudikatzeak izua sortzen du.

Horixe salatzea da gutun honen helburu xumea.

Hori eta, honelakorik onartuko ez duen Euskal Herri baten alde, honelakorik behar izango ez duen jendarte bat eraikitzeko bidean borrokan jarraitzera bultzatzea, animatzea.

Besterik gabe, eskubide guztiak guztiontzat.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo