Galarraga Polizia espainolaren esku utzi dute eta gaur deklaratuko du
Eneko Galarraga billabonatarra atxilotu zuen atzo Polizia frantsesak, Donibane Lohizuneko jendarmeriara sinatzera zihoanean. Ondoren, Behobian utzi zuten Polizia espainolaren esku. Galarraga lehen ere atxilotu zuten, urtarrilaren 24an; lau egunetara aske geratu zen ordea, bere aurkako euroaginduaren inguruko ebazpena eman bitartean. Paueko Auzitegiak martxoaren 4an ontzat eman zuen euroagindu hori. Gaur deklaratuko du Audientzia Nazionalean.
GARA |
Polizia frantsesak atzo goizean atxilotu zuen Eneko Galarraga billabonatarra, Donibane Lohizuneko jendarmerira zihoanean sinatzera. Paueko Apelazio Auzitegiak bere aurkako euroagindua betetzea ontzat eman zuen pasa den martxoaren 4an, eta atzo bertan utzi zuten Behobian Polizia espainolaren esku.
Galarragaren abokatuak jakinarazi zuenez, Galarragak gaua polizia etxean pasa behar izan zuen eta gaur deklaratuko du Madrileko Audientzia Nazionalean. Billabonatarraren abokatuak adierazi zuen kezkatuta zegoela komisarian jaso zezakeen tratuagatik.
27 urteko gaztea iragan urtarrilaren 24an, bere etxean, Urruñan, atxilotu zuen Polizia frantsesak. Lau egun gerora aske utzi zuten, Paueko Auzitegiak bere aurkako euroaginduaren inguruan ebatzi bitartean.
Bizimodu arrunta Urruñan
Galarragaren lehen atxiloketa hura gertatu zenean hainbat komunikabidek ETAko kide «bilatuenen» artean zegoela esan zuten, eta erakunde armaturako kideak lortzeaz arduratzen zela ere adierazi zuten. Estatu espainoleko Barne Ministerioak zabaldutako informazioa zen hori, baina Galarragak bizimodu arrunta egiten zuen Urruñan. Lau egunetara aske geratu zen; komunikabideek, ordea, aipatu ere ez zuten egin.
Pasa den martxoaren 4an erabaki zuen Paueko Apelazio Auzitegiak Galarraga agintari espainolen esku uztea, eta Askata- sunak une horretan gogor salatu zuen gertatutakoa. Amnistiaren aldeko erakundeak adierazi zuenez, euskal iheslarien aurkako «jazarpena» areagotu egin da azken hilabeteetan, «errepresio estrategiaren barruan hainbat atxilotze, kanporatze eta kartzelatze» gertatu dira-eta. Era berean, salatu zuen Estatu frantsesaren «ardura», Gobernu espainiarrarekin batera hitzartutako «errepresioaren aldeko batasunean» jarduteagatik.
Izan ere, Galarragarena ez da azken hilabeteetan gertatu den antzeko kasu bakarra. Ainhoa Adin irundarra esaterako, Hendaiako bere etxean izan zen atxilotua urtarrilaren amaieran, eta Villabonako gaztearekin egin bezala, komunikabideek ETAko kide «bilatuenetakoa» balitz bezala aurkeztu zuten. 2001etik ihes eginda zegoela ere esan zuten, baina hurrengo egunean Adin aske geratu zen. Bizimodu arrunta egiten zuen irundarrak Hendaian, eta familia eta guzti osatu zuen epe horretan, hiru seme-alaba baititu.
Adinen familiak eta lagunek agerraldia egin zuten gertatutakoa salatzeko, eta hedabideen «intoxikazio, gezur eta manipulazioak» gaitzetsi zituzten.
Are gehiago, azaldu zutenez, Adinek Hernanin zuen etxetik alde egin behar izan zuen, bere pisukide eta lagun Iratxe Sorzabalen atxiloketa dela-eta. Sorzabalek Guardia Zibilen eskuetan igaro zituen egunetan tortura latzak jasan zituela salatu zuen.
Eneko Galarragari elkartasuna helarazteko, Villabonan 150 herritar atera ziren kalera atzo. Presoen eskubideen alde berriz, 80 lagun elkarretaratu ziren Santurtzin, 15 Ataunen, 55 Iurretan, 25 Zaldibian, 16 Abadiñon, 38 Laudion, 24 Altzan eta 30 Astigarragan.
El Gobierno de Nafarroa ha concedido la llamada «Felicitación pública» a los cinco agentes de la Policía Foral que en la madrugada del 9 de marzo detuvieron a Hodei Ijurko, a quien el juez de la Audiencia Nacional española Fernando Grande-Marlaska envió a prisión al día siguiente. Con esta distinción, según explicaron ayer desde el Ejecutivo navarro, han querido reconocer la «competencia, profesional y valentía» de los policías.
Cabe recordar que el pasado día 12, miércoles, un comunicante anónimo que asumió el «enfrentamiento» con los forales -aunque precisó que este cuerpo policial no era el objetivo del intento de sabotaje y denunció que fueron embestidos por la furgoneta de la Policía- exculpó a Ijurko de los hechos. El propio joven de Iturrama, de hecho, también ha desmentido la versión policial en una reciente visita de la familia.
A Ijurko le fueron aplicados varios puntos de sutura en la cabeza por las heridas sufridas en el momento de la detención y, según han explicado sus familiares, también presenta varios moratones en el cuerpo. Precisamente, para denunciar la detención y posterior encarcelamiento del joven navarro, el pasado viernes todas las entradas a Etxarri-Aranatz fuero cerradas con barricadas de fuego, según ha reivindicado un comunicante anónimo.