GARA > Idatzia > Non Zer

Zientziaren kutxaGuneak hainbat eta hainbat jarduera eskaintzen ditu

Zientziaren kutxaGuneak hainbat jarduera eskainiko ditu opor hauetan, martxoaren 19tik 30era. Uraren eguna da martxoaren 22a, eta horren inguruan antolatu dituzte martxoaren 22ko eta 23ko jarduerak, baliabide preziatu hori zenbateraino den premiazko ikusarazteko, eta horretaz jabetzeko. Hamaika opor-egun horietan 250 jarduera baino gehiago izango dira guztira. Adin eta interesgune guztietako jendearentzat pentsatuta daude, ideia honekin: «kutxaGunera etorriz gero, ez duzu alde egiteko gogorik izango». Gaur, adibidez, «Kateatu DNAri» (15.30) jarduera eta likidoekin esperimentuak egiteko aukera (18.15) izango dira.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo