«Mendien defentsan, negozio eolikorik ez» lemarekin, mendi martxa
Eguzki taldeak antolatu du lau egunerako txangoa: martxoak 20tik 23ra. Irteera, bihar 11.00etan egingo da Gasteizko autobus geltokitik, eta Barrondotik Zuhatzu-Kuartangora iritsiko dira. Ostiralean, Kontrastara; larunbatean, Erroetara eta, azkenik, igandean amaituko da Agurainen. Mendiko arropa, motxila, katilu eta mahai-tresnak eraman behar dira. Gosaria, bazkaria, afaria, lo egiteko aterpea, eta motxilak eramateko furgoneta Eguzki-k jarriko ditu. Prezioa 50 eurokoa da (langabeek 25 euro). Informazioa gehiagorako, eta izena emateko, 656 790 800 telefonora deitu.