Sailkapena eskuan, ikusle eta guztiko entrenaldia Istanbulen
Partizan eta PAOren lehiari so egongo dira arabarrak final-laurdenetako aurkaria handik aterako baita. Singletonek minutuak izanen ditu, sasoia har dezan
fFENERBAHÇE-BASKONIA
Bost partidaren ostean bost garaipen eskuratuta, Tau Baskoniak ez dauka ezer ere jokoan gaur arratsaldean Istanbulgo Abdi Ipekçi pabilioian Fenerbahçe-Ulkerren aurka jokatuko duen partidan. Azken baten, turkiarren aurkako neurketa ikusle eta guztiko entrenamendu on bat izanen dela espero dute gasteiztarrek.
Azkenaldion Neven Spahijak berak esana da jokalari guztiak jokatzeko moduan dituela-eta, «entrenamendu bakoitza Euroligako partida baten antzekoa» dela. Bada, kalitatea sobera izan behar duen entrenamendua egingo dute Spahijarenek.
Helburu horren ondorio garbia da Will McDonald etxean utzi izana. Iurbentia Bilbao Basketen aurka kolpe bat hartuagatik, nekez utziko zukeen Spahijak Gasteizen, baldin eta final-laurdenetarako txartela jokoan balego. Hala, James Singletoni minutuak ematea izango da entrenatzaile kroaziarraren xedea. Bost hilabetez lesionaturik egon ondoren, Singleton sasoiz eskas dabil. Beraz, sasoia ahalik eta arinen har dezan, minutu dezente izan beharko lituzke hegal-pibot estatubatuarrak Istanbulen.
Alabaina, seriotasuna ez du galdu gura talde gasteiztarrak. Istanbula abiatu aurretik, entrenatzaile kroaziarrak berak adierazi zuen «taldeak daukan guztia eman behar» duela.
«Gure aurreneko helburua irabaztea da beti, eta horren ondoren, gauza berriak probatzea», aitortu zuen.
Final-laurdenetarako borroka
Zorionekoa Tau Baskonia, Top-16an egindako lanari esker hamaika buruko min kendu dituelako gainetik. Makina bat talde borroka latzean dabiltza, final-laurdenetarako sailkapena lortzearren.
Fenerbahçek arabarrei nahitaez irabazi behar die edo, galduz gero, Lietuvos Rytasek ez diezaiola Arisi irabazi. Talde turkiarrarentzat, beraz, final handi bat izango da gaurko norgehiagoka.
Baina Tau Baskoniaren interesa final-laurdenetako aurkaria da. Montepaschi, Panathinaikos eta Partizanen artean aterako da berau. Azken bi taldeek Belgradeko Pionir «infernuan» jokatuko dute eta, baldin eta Montepaschik bere kantxan Efes Pilseni irabazten badio, -hala behar luke- Belgradeko garailea izango da baskonisten hurrengo aurkaria. Partizanek irabaziko balu, Panathinaikos, Euroligako egungo txapelduna, kanporatua geratuko litzateke.
Bada, gasteiztarren begiak Pionirren ere izango dira gaur.
El líder de la Liga LEB Oro, Bruesa GBC, tiene una oportunidad soñada para dar un golpe de mano. Los de Pablo Laso reciben la visita a Illunbe del Alicante Costa Blanca, terceros de la clasificación, a partir de las 20.30.
El cuadro levantino suma, después de 24 jornadas, 18 victorias, una menos que Bruesa GBC y CAI Zaragoza, y se ubica en tercera posición, siempre al acecho de algún posible tropiezo de los dos dominadores de la liga. Por ello, ganar al conjunto alicantino no sólo supondría perdurar una jornada más en cabeza de la LEB, sino que, además, se abriría un hueco precioso. Dos victorias de ventaja respecto a un rival directo, que ha llevado a cabo un importante desembolso económico para regresar a la máxima categoría del baloncesto después de haber caído en el pozo del descenso junto a la plantilla guipuzcoana en la temporada 2006/07, no es cosa baladí a falta de menos de diez jornadas para acabar la temporada regular.
Laso dio relevancia a la entidad del rival. «Para mí, como plantilla, es de las mejores de la competición. Han demostrado que son capaces de solventar partidos con dificultad, como en las últimas semanas en las que han tenido lesionados», declaró.