GARA > Idatzia > Eskubaloia

Asobal Liga

Arratek CAI Zaragozari garaipena zailduko dio

GARA | EIBAR

Arratek CAI Zaragoza taldearen bisita gozakaitza izango du gaur Eibarren. Aragoiko taldea, adorez beteta dator, EHF Kopako finalerdietarako sailkatu ostean. Momentu honetan Arrate ere egoera onean dago sailkapenean; zazpigarrena da. Baina postu horri eutsi nahi baldin badio, gaur irabazi egin behar dute.

Arratek, pasa den urtean egin bezala, garaipena lortzeko ahalegin guztiak egingo ditu, baina CAI Zaragoza oso bolada onean dagoenez, irabaztea ez da batere erraza izango. «Urtez urte pauso erraldoi bat ematen dute kalitate aldetik», dio haiei buruz Arrateko entrenatzaileak.

CAI Zaragozak norgehiagoka asko jokatu ditu azken hilabeteetan; Asobal ligakoak zein EHF Kopakoak, eta horrek dakarren nekea baliatu beharko luke bere alde talde eibartarrak, garaipena eskuratu nahi baldin badu.

Denek dakite garaipena lortzea gauza zaila izango dela, baina azken urteetan bi talde hauen arteko partidek sekulako emozioa eta interesa sorrarazi dute, eta edozer gerta liteke.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo