GARA > Idatzia > Musika

HIP HOP SAIO IREKIA

Errima ezazu Gazte Topagunean, Aritz Sound System, Silbeira eta Muñoarekin

Gazte Topagunean bada nahi duen orok parte har dezan proposamenik, baita musikan ere. Igande bazkalostean, gaztetxean, bertsolaritza eta hip hop doinuak oinarri hartu eta reggae errimoekin nahastuko dituzte Bertso Hop egitasmoan, Xabier Silbeira eta Unai Muñoa bertsolariak, Aritz Sound System eta break dantzariekin batera. Mikroa irekiko dute gero, denok parte har dezazuen. Bestalde, Musikherriakek ere soinuz hartuko du Lezo. Larunbatean rock maratoia egingo dute. Udaletxeko plazan Odolaz Blai, Garagardo Gura, Mix6t, Aketza eta Txurrustadak joko dute eta karpan berriz, Kabul, Apartheid, Feos pero Majos, Arkada eta Korumba taldeek. Igandean berriz, Copyleft lizentziei buruzko tailerrak eguerdian eta «musika baterajotzea» gauean, jendearen parte hartzea bultzatzeko.

 

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo