GARA > Idatzia > Herri-kirolak

Korrikalariak

Javier Cuadradok marka bat ezarri nahi du Saturdi Larraitz bitartean

Javier Cuadrado korrikalariak, bere gaixotasuna gainditu ostean, marka bat ezarri nahi du datorren astelehenean. Zaldibiako Saturdi auzoko baselizatik irten, eta Larraitzko ermitara joan-etorria egingo du. Guztira, zazpi kilometro eta 80 metro daude, eta marka ezarri nahi du, 18.00etan hasita. Korrika ari den bitartean, aizkolari beteranoak arituko dira ermita ondoan. Arria II.a eta Aierbe II.a Altzoren eta Goñiren aurka neurtuko dira zortzi kana-erdikotara.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo