GARA > Idatzia > Non Zer

Verdini dantza taldeak «Argira» ikuskizuna eskainiko du kultur etxean

Ikuskizun honetan Isabel Verdinik ahalmen urritasunak dituzten pertsonak gizarte honetan ez ote dauden babestuegi galdetzen du. «Argira», Donostiako Verdini Psikodantza taldearen seigarren lana da. Errenterian izan zuen lehen emanaldia 2007ko urriaren 7an. Verdini Dantza Taldea 1992an sortu zen, eta talde bezala lehenengo emanaldia 2000. urtean egin zuten, Atzegi-ren 40. urteurrenean. Dantza talde honen helburua adimen urritasuna dantzaren bidez gizarteratzea da.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo