GARA > Idatzia > Euskal Herria

Bilboko Udalak arratoien kontrako kanpaina hasiko du apirilean

GARA|

Bilboko Udalak datorren apirilaren 1etik aitzinera «arratoiak desagerrarazteko» beste kanpaina bat jarriko omen du abian. Udaleko Osasun eta Kontsumo Saila arduratuko da horretaz, eta jakinarazi dutenez, «hiriko barruti guztietara helduko da». Maiatzaren erdialdera bitartean, udal teknikariek poltsa batzuk jarriko dituzte arratoiak agertu ohi diren txokoetan, hala nola «ur zikinen kutxetan, sasi artean eta arratoiak daudela jakina den sastraketan», azaldu zuten.

Ohikoak ez diren lekuetan arratoirik atzemanez gero, Bilboko Udalak 94 441 63 07 telefono zenbakian abisu emateko eskatu die herritarrei.

Arratoien kontra erabiliko duten gaia «antikuagulantea» denez, ez omen die pertsonei inolako kalterik eragiten. Zapore mingotsa ei du, eta, beraz, zaila da erratuta edo nahi gabe hartzea.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo