GARA > Idatzia > Ikusmira

Kaukaso: garrantzi estrategiko handia eta arazo estruktural itzelak dituen eskualdea

Gaur, bihar eta etzi GARAk Kaukasori buruzko artikulu sorta argitaratuko du. Kaukasoko herrialde desberdinetara egindako bidaian -Georgiara, Armeniara eta Azerbaijanera-, bertan ikusitako egoerek eta hango biztanleen testigantzek Txente Rekondori iradoki dizkioten gogoetak biltzen dira artikulu horietan.

Kaukaso nazioartean garrantzi geoestrategiko handia duen eskualdea da. Sobietar Batasunaren parte izandako herrialde horiek Errusiaren eta Mendebaldeko indarren -batez ere AEBen- arteko tirabiren objektu bihurtu dira sarri. Batzuek eta besteek presio bide gisa erabiltzen dituzte herrialde horietako gobernuak eta politikariak, baina biztanleak dira beti joko horretan galtzaile gertatzen direnak. Horretaz gain, sistema sobietarretik kapitalismorik basatienera egindako trantsizioak biktima ugari utzi ditu herrialde horietan. Baina baita biktima horien kontura aberastu den elite ekonomiko eta politikoa ere.

Ez dira ahaztu behar, halaber, herrialde horietako batzuetan bizi diren komunitate desberdinen arteko talkak, Nagorno-Karavaghen gertatutakoa adibidez.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo