GARA > Idatzia > Kirolak

IZOTZ HOCKEYA

Hormadik eta Gasteizek Kopako azken fasea jokatuko dute Puicerdan

J.L. | DONOSTIA

Hormadik eta Gasteizek Kopako azken fasea jokatuko dute gaurtik aurrera Puicerdan. Arabarrek, Bartzelonaren aurka jokatuko dute gaur 18.00etatik aurrera. Gasteizek zortea izan du, hiru aurkarietatik errazena egokitu baitzaio.

Beste finalerdia, berriz, 21.30etik aurrera jokatuko da, eta han Hormadik Puicerdaren aurka jokatu beharko du. Aurkari zaila egokitu zaio Angeluko taldeari. Ligako finala ere bi hauek jokatu dute, eta Kopako final aurreratu gisa hartu dute gehienek.

Puicerdak Liga irabazi dio Hormadiri, eta gorri-berdeek horren ordaina emateko aukera paregabea dute. Hala ere, ez da ahaztu behar, denboraldi honetan ez diola Hormadik inoiz Puicerdari irabazi, eta azkeneko aukera gaur izango du. Bi irabazleen arteko finala, bihar jokatuko da 14.45ean hasita.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo