GARA > Idatzia > Gutunak

Usue Irazusta Astiazaran

Udaltzainak behar ez diren lekuan

Martxoaren 19an motorra Ilunbeko espaloian aparkatu nuen gaueko 8:30etan, saskibaloi partidua ikusteko, beste moto askok bezala eta bertan zegoen udaltzainak ezer esan gabe.

Partidutik irtetean, 8:41etan 1.423. agenteak utzitako isuna nuen, beste motor guztiek bezala.

Beste motor batean zijoan mutil batek gertu zegoen udaltzainari galdetu zion zergatik beste udaltzainak ez zigun ezer esan motorra han aparkatzean, eta erantzun zion hark ez zuela udaltzainen beharra. Zein da orduan haien beharra? Partidura sartu bezain laister isuna jartzea?

Donostian denok ezagutzen ditugun puntu gatazkatsu asko daude, beraien behar handiagoa izanda, eta ez ditugu bertan ikusten.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo