GARA > Idatzia > Pilota

Buruz Buruko Txapelketaren aurkezpena

Patxi Eugiren azken guda dantza

Binakako Txapelketako finala oraindik gogoan, Buruz Burukoa aurkeztu zuten atzo Bilbon. Txapela hiru bider jantzi eta profesionaletan hamazazpi urte igaro ondoren, Eugiren azken txapelketa handia izango da. Zubieta eta Begino, ordea, aurten estreinatuko dira.

p052_f02_139x112.jpg

Aritz SORZABAL | BILBO

Hamazpi urte profesionaletan aritu ondoren, Patxi Eugik datorren uztailean utziko du pilota. Hori dela-eta, Aspek eta Asegarcek atzo antolatutako Buruz Buruko Txapelketaren aurkezpenean, Agoitz herriko aurrelaria protagonistetariko bat izan zen. «Beste txapelketa bat da, besterik gabe. Nire azken txapelketa delako ez dut modu berezian ikusten. Buruz Burukoa oso ondo prestatzen ari naiz, egunerokoari begira, beste urteetan egin dudan bezala. Lehenengo partida irabaztea da helburua, eta horretan nago», adierazi zuen 37 urteko nafarrak.

Banakakoa eta Lau eta Erdia kontuan hartuta sei txapel irabazi dituen pilotari honek -bakoitzean hiru- bide onean darama prestaketa. «Entrenamendu batzuk egin ditut dagoeneko. Jokoz nahiko ondo nago. Nik uste dut maila altua eman dezakedala. Berriro frogatuko dut», ziurtatu zuen.

Zozketari dagokionez, arerio gogorrak egokitu zaizkiola adierazi zuen. «Borroka asko egongo da nire adarrean, besteetan bezala. Agian, Aimar Olaizolaren taldea errazena da», erantsi zuen.

Eugiren azken txapelketa handia izango den moduan, Aritz Begino eta Aitor Zubieta atzelarien lehen Buruz Burukoa izango da. Azken honek txapelketako lehen partida jokatuko du ostiralean, Zeanurin, Pedro Martinez de Eulateren kontra. «Pozik nago, ilusiorik ez zait falta. Galarzaren aurkako kanporaketa baino lehen pare bat entrenamendu egin nituen Eugirekin, baina duela bi asteburu, Beginoren kontra Iruñean jokatu ondoren, eskua handitu zitzaidan. Horregatik, egun hauetan, entrenatu baino gehiago, sendatzen egon naiz. Dena dela, ostiralean sasoiko egotea espero dut», iragarri zuen Etxarrikoak.

Aimar Olaizola, nekatuta

Bilbon egindako ekitaldian, egungo txapeldun Aimar Olaizolaren iritzia ere ez zen falta izan. «Serie buru izatea ona da, baina alde txarrik ere badu. Hain zuzen ere, partida bat edo bi irabazitako pilotari baten aurka jokatu beharra duzu, guretzat lehenengo norgehiagoka denean. Ez da erraza izaten», nabarmendu zuen Goizuetakoak.

Binakakoa irabazi ondoren atsedena hartzeko betarik izango ez duela esan zitzaion, datozen bi asteburuetan partidak izango baititu, txapelketan maiatzaren 4a arte debutatuko ez duen arren. «Astean zehar atsedena hartuko dut, baina deskonektatzeaz ari naiz. Txapelketa luzeetan burua nekatu ohi da, eta piska bat deskonektatzea ondo etortzen da. Hori bai, hemendik hilabetera txapelketako partida jokatuko dut, eta ahalik eta hobekien prestatzen saiatuko naiz. Pare bat, edo hiru bat entrenamendu egingo ditut horretarako», aurreratu zuen, eta pilotari «arriskutsuak» egokitu zaizkiola azpimarratu zuen.

Aimar Olaizolaren azken biktimak, Aritz Laskurainek aitortu zuen Binakako finaleko ondorio fisikoak oraindik nabaritzen dituela gorputzean. Datorren igandean jokatuko du Eibarren, Xalaren aurka. Hortaz, Soraluzekoak hobe du lehenbailehen osatzea. «Atsedena hartu dut, baina oraindik ez naiz nire onera etorri. Moralki, galtzeak izorratzen du, baino ez diot buelta askorik eman. Baina fisikoki, puf, oraindik nekatuta sentitzen naiz», azaldu zuen.

Sebastien Gonzalezek, berriz, debuta ondo prestatzeko denbora gehiago izango du. Azkainekoak maiatzaren 11a arte ez du jokatuko lehen norgehiagoka. Juan Martinez de Irujo izan lezake orduan aurkaritzat. «Kristoren zorte ona izan dut zozketarekin», esan zuen erdi txantxetan. «Hilabete osoa dut entrenatzeko. Lehenengo partida zaila izango da, baina, urtero bezala, topera iristeko helburuarekin lan egingo dut», gaineratu zuen jokalari lapurtarrak.

«Si salgo a jugar el Manomanista es para ir a por la txapela»

¿Qué tal se encuentra de la lesión en su mano derecha? ¿Puede confirmar si jugará el Manomanista?

Voy a empezar a entrenar y espero que la mano no me dé problemas. Creo que jugaré, a no ser que no pueda entrenar el sotamano de aquí al día del partido. Entonces me lo pensaría. Pero soy optimista, ya que la mano va bien y cada vez me molesta menos. Jugaré, siempre y cuando no pase nada raro.

¿Cuáles han sido sus sensaciones en los partidos por parejas que ha jugado desde su reaparición?

Me he sentido muy bien. Al final de los choques he sentido alguna molestía en algunos casos, pero al día siguiente la mano estaba bien recuperada, sin problemas. Confío en estar bien para dentro de tres semanas, ya que veo que la mano va a mejor. Lo que necesito es coger confianza.

¿Cómo se presenta el campeonato? ¿Qué opinión tiene de lo que ha deparado el sorteo?

Esta clase de sorteo es lo más limpio que hay. A mí me gusta este sistema. Todos los pelotaris son difíciles. Yo, de momento, esperaré a ver quien llega, si Urberuaga, Agirre o Peñagarikano. Si juego contra Gonzalez, mejor, pero primero tendré que ganar el primer encuentro.

En vista de que parece estar recuperado, ¿qué objetivo se marca en este Manomanista?

Si salgo a jugar el Manomanista es para ir a por la txapela. Pero hay que ir paso a paso. De momento, ahora te digo que me conformaría con entrar en semifinales para poder ser cabeza de serie el próximo año. Pero, bueno, si juego es para ganar.

A.S.

Iñigo Pascual llegó tarde por un pinchazo

En la foto de familia no estaban todos. Iñigo Pascual llegó con media hora de retraso tras sufrir un pinchazo en una de las ruedas de su coche. El de Abarzuza irrumpió en el acto de presentación del Manomanista con el sorteo finalizado.

Aimar Olaizola gana el Euskadi Irratia Saria

Aimar Olaizola ha sido el vencedor final de Euskadi Irratia Saria. En la final del Ogeta fue el más votado con 85 puntos, por lo que superó a Titín en la clasificación general. Olaizola II logró un total de 572 puntos; el riojano, segundo, acabó con 561.

Manos inocentes veteranas en el sorteo

Ex campeones del Campeonato Manomanista, los veteranos Luciano Juaristi, Pepe Arriaran, Jesús García Ariño e Iñaki Gorostiza, ejercieron de mano inocente en el sorteo. La primera papeleta que sacaron fue la de Aritz Laskurain, al que el sorteo emparejó con Xala.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo