«Arrainen bazka» moobingari, lan munduko jazarpenari buruzko obra
«Arrainen bazka" da Tanttaka antzerki konpainiak aurkeztuko duen proiektu berriaren izenburua. Antzezlan hau Javier de Dios López antzerkigile eta zuzendari madrildarraren izen bereko lanaren eszenaratzea da; horri esker jaso zuen 2006ko Euskadi Literatura Sari entzutetsua. Juan de Dios Lópezen testuaren euskarazko bertsiorako itzulpena Harkaitz Cano idazleak egin du, eta Artezek argitaratu zuen. Lan munduko errepresioari buruzko drama da. Moobinga, lan munduan jasan ohi den jazarpena, enpresa munduan sarritan agertzen den bortizkeria estalia.. Gai horiexek jorratuko ditu antzezlan honek.