GARA > Idatzia > Non Zer

Anoetako festak iragartzeko kartela hautatzeko lehiaketa martxan dago

Lehiaketa honetan nahi duten pertsona guztiek har dezakete parte (enpresarik ez da onartuko). Kartela festetako egitarauaren liburuxkaren azala egiteko ere erabiliko da. Edozein teknika erabil daiteke. Lanak koloretan aurkeztuko dira, originalak izan behar dute, eta beste inon aurkeztu ez direnak. Lanak aurkezteko epea apirilaren 18an amaituko da, 13.00etan, udaletxean. Epaimahaia Anoetako Festa batzordeak osatuko du, eta bere erabakia aldaezina izango da

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo