Harri- Jasotzea
Josetxo Urrutiak irabazi du Etxauri Harriarekin jokatu den lehiaketa
Josetxo Urrutia nagusitu zen herenegun Etxaurin jokatu zen lehiaketan. Etxauri Harria izeneko harri traketsarekin hiru kirolari gazte lehiatu ziren. Harriak 136,5 kilo pisatzen zituen, eta lanerako bost minututako txanda bat izan zuten. Urrutiak sei aldiz berdindu zuen harria bizkarrean. Bigarren Telleria II.a izan zen, eta honek lau jasoaldi eman zizkion, eta hirugarren, berriz, Bertiz izan zen hiru jasoaldirekin.