Naia Zuriarrain preso politikoa Deustuan da, Draguignango kartzela atzean utzita
GARA |
Naia Zuriarrain euskal preso politikoa, Estatu frantseseko Draguignango espetxea atzean utzita, Euskal Herrira itzuli da, eta Bizkaiko hiriburuko Deustua auzoan dago jada. Igandean berreskuratu zuen askatasuna, eta Polizia frantsesak La Junquerako mugan utzi ostean, auzorako bidea hartu zuen. Herriko tabernan berrehun bat lagun zituen zain, eta dantzariekin eta lore eskaintzarekin harrera egin zioten. Horren ondoren, bere argazkia kendu zuen preso ohiak, txalo zaparrada lagun zuela.
Deustuarra 2002ko abenduan hartu zuten gatibu, eta urteotan guztietan sakabanaketa eta bakartzea ezagutu ditu.
Presoen alde, atzo mobilizazioak egin zituzten Santurtzin (60 lagun), Zaldibian (20), Berangon (21), Ataunen (20), Euban (6), Altzan (27), Añorgan (12). Azken honetan, larunbatean Elkartasun Eguna egin zuten, ehunka pertsonaren parte hartzearekin.