GARA > Idatzia > Errugbia

Neskak Finalerdiak

Getxok eta Gaztedik lehen aukera izango dute

J.L. | DONOSTIA

Emakumezkoen Espainiako kopan, Getxok eta Gasteizko Gaztedik elkarren aurka jokatuko dute finalerdietan. Joanekoa izango da gaur 16.30etik aurrera, Faduran (Getxo).

Pasa den asteburuan lehen fasea jokatu zuten, eta bizkaitarrak lehenengo izan ziren beren multzoan, eta arabarrak bigarren beren taldean, eta horregatik jokatuko dituzte finalerdiak elkarren aurka.

Lehen fasea ikusita, Getxo izango da faborito, baina mutiletan ez bezala, bi partidetara jokatuko da kanporaketa hau, eta bi taldeen helburua gaur emaitza ona lortzea izango da, itzulerakoa datorren asteburuan jokatuko baita.

ASB

Frantziako Ligako lehen Mailan, ASB Baionako taldeak lehen fase honetan egin beharrekoa eginda dauka, geratzen diren partidetan gertatzen dena zernahi izanda ere, lehenengo izango baita bere multzoan. Regignateiseren zelaian jokatuko dute bihar 15.00etan hasita.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo