GARA > Idatzia > Kultura

Ekitaldiz beteta dator gaur hasiko den Baigorriko Kulturaldiaren 30. edizioa

GARA | BAIGORRI

Nafartarren Egunari begira, Baigorriko Kulturaldiaren 30. edizioa izango da gaurtik hilaren 27ra. Ekitaldi guztiak euskaraz izango direla nabarmendu zuten antolatzaileek eta kulturaren jarrera parte-hartzailea eta barneratua aldarrikatu zuten.

Horrela, Arrola Dantza taldeak «Mihimena» ikusgarri berria erakutsiko du, gaur 9.00etan eta bihar 17.00etan, Baigorriko ezkerparetan. Hilaren 18an, «Jaok, zendako badira, zendako behar dirien?» eztabaida izango da Ortzaizeko Herriko gelan 9.00etan.

Xiba txapelketa 19an egingo da, Baigorriko plazan, 16.00etan. Egun berean, Baxe Nafarroako presoen aldeko gaualdira deitu dute, 20.ootik aurrera, Bixentainia ostatuan. «So'in» ikusgarria hilaren 20an egingo dute 17.00etan Biletxea gelan.

Azkenik, Oskorrik eta Berriozarko Bandak hilaren 26an joko dute Baigorriko Elizan, 9.00etatik aurrera.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo