GARA > Idatzia > Tau

Bartzelonaren aurka Euroligan hasitako jaiari berriro ekin nahi dio ligan ere

GARA | GASTEIZ

Laugarren urtez jarraian Final Fourrera sailkatzea bapo ospatu zuen Tau Baskoniak joan den asteazkenean. Zaleen aurrean, denboraldiko egunik magikoena bizi izan zuten Neven Spahijarenek.

Hala, gaueko 20.00etatik aurrera, Partizanen aurka hasitako jai horri jarraipena eman nahi diote ACB Ligan gasteiztarrek Euroligatik at geratu berri den Axa Bartzelonaren aurka.

Partidaren garrantzia azpimarratu nahi izan zuen Igor Rakocevicek atzo. «Ligan aurrera egiteko balio behar digu bihar ¯gaur¯ irabazteak. Gainera, Maccabiren aurka galduta, nekatuta egon behar dute». Izan ere, hirugarren postua dago jokoan. Kataluniarrak aurretik dira sailkapenean, 21 garaipenekin, baskonistek baino neurketa bat gehiago irabazi baitute.

«Final Fourrera sailkatzea erdietsi dugu eta hori gozatzen ari gara oraindik, baina ACB Ligako neurketa honi merezi duen garrantzia eman nahi diogu, geroko garrantzitsua da-eta», iritzi zion serbiarrak.

Axa Bartzelonako entrenatzaile Xavi Pascualek, berriz, «Euroliga ahaztea» zuen buruan. «Ligari inoiz baino sendoago ekin behar diogu», adierazi zuen.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo