GARA > Idatzia > Eskubaloia

Derbia Kopan

Lizarrerria izan daiteke Itxako eta Akaba Bera Beraren arteko finalerdiko giltza

p047_f02_046x059.jpg

GARA | LIZARRA

Iazko Kopa final-laurdenetan Akaba Bera Berak Lizarrako Itxako menperatu zuen. Aurten, ordea, nekezagoa izan liteke Reyes Carrereren jokalarientzat balentria hau errepikatzea. Izan ere, Ambros Martínek zuzendu taldeak «kantxa faktorea» alde dauka Kopako ekitaldi honetan.

Alabaina, derbia Lizarran jokatzeak ez du esan nahi finalerdi honek berdintasunik ez duenik izango. Talde donostiarra ez da alferrik egungo Kopa txapelduna eta, Ro' Casa taldearen aurka egindako bigarren zatia errepikatuz gero, batez ere defentsa lanean, lanak emango dizkio talde nafarrari. Bere aldetik, Itxakok bere joko erritmoa ezarri nahiko du, gipuzkoarren kontraerasoak saihestuz.

Final-laurdenak gainditu ostean, urduritasun gutxiagorekin jokatuko dute ziurrenik bi taldeek eta, jokatzeko modu ezberdinak kontuan hartuta, partida gogorra izan daiteke 19.30etatik aurrera jokatuko dutena.

17.00etan izango da aurreneko finalerdia, Parc Sagunto eta Orsan Elda Prestigioren artean.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo