GARA > Idatzia > Non Zer

Herriko Burdina webzinearen V. urteurrena ospatzeko kontzertua

Herriko Burdina, Euskal Herriko metal eszenari dagokion webzineak 5 urte bete ditu sarean. Hori dela-eta, heavy metal kontzertu bat egingo dute orain arteko ibilbidea ospatzeko. Bertan bi euskal talde arituko dira. Batetik, Usurbilgo Mendeku Itxua talde gazteak joko du. Bigarren diskoa grabatzear daude eta, aurrez, festa honetan parte hartuko dute. Gipuzkoarrekin batera, Ipar Euskal Herritik, Iron eta Maider taldeak ere eskainiko du bere showa.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo