Itzubaltzeta gaztetxeak antzerkiari ateak irekiko dizkio «Soy especial» lanarekin
Vuela Bonita Korporation konpainiaren antzezlana da. Nagore Hernaezek sortutako gidoitik eta bere zuzendaritzapean, Leire Olaran eta Jose Angel Escobar aktoreek munduko gizonik sineskorrenaren Ilargirako bidaia kontatuko dute 45 minutuko saioan zehar. Izan ere, gure inozoak, Ilargira heltzean, "ni ere berezia naiz, uste dut" esan zuen. «Soy especial» da protagonistaren ametsa. Eta antzezlana bere arimatik egindako sarraldia da, bere desioak bisitatzen dituena, haietariko handiena Ilargira teletransportatzea dela. Bidaia humorearen bitartez egingo dute, nahiz eta protagonistak ez jakin.