Pintura
Berrizen IX. Kaleko Pintura Lehiaketa izango dute bihar
IX. Kaleko Pintura Lehiaketa antolatu dute biharko Berrizen. Lanak aire librean egingo dira, eta herriko irudietan oinarritu behar dira. Parte hartzaileek gutxienez 16 urte izan behar dute, eta 09.00etatik 10.00etara Berrizko kultur etxera jo beharko dute erabiliko dituzten euskarriei Udalaren zigilua jartzeko. Goiz osoa izango dute parte hartzaileek lanak egiteko, eta 14.30ean kutur etxean aurkeztu beharko dituzte. Irabazleak 550 euro jasoko ditu, bigarrenak 450 eta hirugarrenak 350.